BCT Azterketa


BCT (Business Chinese Test) azterketa da negozioetan eta hauekin lotutako ekitaldi sozialetan txinera erabiltzean izangaiak duen komunikatzeko gaitasuna ebaluatzen duen proba estandarizatua. Azterketa honek alderdi praktikoa eta komunikatzeko gaitasuna azpimarratzen ditu. Ez da gainditzen edo suspenditzen; ziurtagiri honek lortutako emaitzen arabera ikaslearen gaitasuna baino ez du zenbatzen.

BCT azterketak bi modalitate ditu, zailtasun-maila, egitura, eduki, galdera eta iraupen diferenteekin: BCT (A) eta BCT (B).

Hurrengo deialdia 2017ko ekainaren 11an izango da. Izen emateko data apirilaren 1etik, maiatzaren 6 arte

Ama-hizkuntza txinera ez duten hiztunek parte hartu ahal izango dute. Ama-hizkuntza txinera ez duen edonork egin dezake azterketa; berdin dio bakoitzaren hizkuntza-gaitasuna, oinarrizkoa edo aurreratua. BCT azterketa egiteko ez da adinik, prestakuntza akademikorik edo txinera ikasten igarotako denborarik eskatzen.

BCT guztiontzako zabalik dago eta batek duen txinera komertzialaren maila ebaluatu nahi duen edozein erakundek eta gizabanakok har dezake parte.

BCT azterketaren funtsezko helburu da txinera zuzen erabiltzea. Bereziki ikasleek txinera hitz egiteko eta ulertzeko gaitasuna handitzeko eta hobetzeko helburua du, kasu errealak hurbildu eta egokitzen dituen lan-ingurune batera bideratuz batez ere. Laneko ingurune erreal batean txineraren esamolde erabilgarriak erabiltzera ere bideratua dago.

BCT (A)
Ariketak Gutxi gorabeherako denbora
Entzutezko ulermena – 30 galdera 20 minutu
Irakurrizko ulermena – 30 galdera 30 minutu
Idatzizko adierazpena – 10 galdera 10 minutu
Guztizko denbora (barne hartzen da azterketa-orrian datuak betetzeko ematen den denbora) 70 minutu
BCT (B)
Ariketak Gutxi gorabeherako denbora
Entzutezko ulermena – 50 galdera 40 minutos
Irakurrizko ulermena – 40 galdera 60 minutos
Idatzizko adierazpena – 2 galdera 10 minutos
Guztizko denbora (barne hartzen da azterketa-orrian datuak betetzeko ematen den denbora) 120 minutos

*www.chinesetest.cn/godownload.do helbidean azterketa-eredu batzuk aurkituko dituzu.

BANAKO IZEN-EMATEA

-Ondorengo izena emateko formularioa bete eta azterketa-tasak ordaindu behar dira. Garrantzitsua: bankuko ordainketan ikaslearen izena eta abizenak, eta zein mailarako aurkezten den adierazi.

-BCT azterketen izen-ematea egin behar duenentzat, beharrezkoa da, formularioarekin batera,  argazki bat (NAN) bidaltzea.

-Izena emateko formularioa eta ordaindu izanaren frogagiria examenes@institutochinogipuzkoa.com helbidera igorri behar da. Izen-emateak ez dira kontutan hartuko ordaindu izanaren frogagiriarekin batera igortzen ez badira.

-Izena eman duenak Gipuzkoako Txinatar Institutuko mezu elektroniko bat jasoko du izena eman dela berresteko. Gainera, beste mezu bat jasoko du azterketa egin aurreko egunetan. Bertan, azterketaren ordutegiak eta jarraibideak azalduko zaizkio.

TALDEKAKO IZEN EMATEA

10 ikasle baino gehiagoko eskolek edo erakundeek izen-emateak taldeka egin ditzakete. Horretarako, izena emateko formularioa ondorengo helbide honetan eskatu beharko dute: examenes@institutochinogipuzkoa.com. Kasu horretan, ikasleak ez du orrialde honetan bere aldetik izena eman beharko.  Formularioa bete ondoren, eskolek edo entitateek formularioa lehen aipatutako helbide elektronikora igorri beharko dute.

ORDAINTZEKO ERA

-Azterketaren tasak Gipuzkoako Txinatar Institutuaren izenean dagoen Kutxabank-eko  2095 5004 40 1064019945 kontuan ordaindu beharko dira.

-Ezinbestekoa da ikaslearen izena eta aurkezten den azterketako maila esatea. Adibidez:  Unai López García, BCT (A).

-Azterketaren ordainketa datu guztiekin egin ondoren soilik bermatuko da plaza.

-Erregistratutako bankuko diru-sarrerak ordainagiri gisa balioko du.

AZTERKETA TASAK

Maila Prezioa
BCT (A) 65€
BCT (B) 85€