HSK Azterketa


 IZEN-EMATEKO EPEA APIRILAREN 10ETIK  MAIATZAREN 20 ARTE! 

Hurrengo deialdia: 2017ko ekainak 24

Izena emateko epea: Zabalik maiatzaren 20ko 14:00ak arte

Azterketa tokia: Centro Kursaal Elkargunea (Zurriola Hiribidea, 1
Donostia )

Izena emateko, webgune honetako oharrak jarraitu

 Deialdi honen buruzko informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko: www.institutochinodebilbao.com

HSK (Hànyŭ Shuǐpíng Kǎoshì) edo Txinerako Azterketa Estandarra nazioarte-mailan txinerako azterketa estandarizatua da, eta txinera ama-hizkuntza ez duten hiztunei zuzendua dago. Edonor matrikula daiteke eta Gipuzkoako Txinatar Institutuak antolatutako azterketak egin ditzake.

Titulazio hau beharrezkoa da Txinako fakultateetan sartzeko, eta oso erabilgarria da Asiako herrialde honekin harremanak edukitzeko eta lan egiteko, txinera menderatzea eskatzen duten erakundeek eta enpresek titulu hau onartzen dutelako.

Ikasle guztiak idatzizko sei azterketetako edozeinetara aurkez daitezke. Horretarako, oinarrizko mailan (A1) 150 hitz eta 6. mailan (C2) 5.000 hitz baino gehiago ezagutu behar dituzte.

Pertsona batek maila bakar batean eman ahal izango du izena.

BANAKAKO IZEN EMATEA

-Ondorengo izena emateko formularioa bete eta azterketa-tasak ordaindu behar dira. Garrantzitsua: bankuko ordainketan ikaslearen izena eta abizenak, eta zein mailarako aurkezten den adierazi.

-HSK 4, 5 eta 6 azterketen izen-ematea egin behar duenentzat, beharrezkoa da, formularioarekin batera,  argazki bat (NAN) bidaltzea.

-Izena emateko formularioa eta ordaindu izanaren frogagiria examenes@institutochinogipuzkoa.com helbidera igorri behar da. Izen-emateak ez dira kontutan hartuko ordaindu izanaren frogagiriarekin batera igortzen ez badira.

-Izena eman duenak Gipuzkoako Txinatar Institutuko mezu elektroniko bat jasoko du izena eman dela berresteko. Gainera, beste mezu bat jasoko du azterketa egin aurreko egunetan. Bertan, azterketaren ordutegiak eta jarraibideak azalduko zaizkio.

TALDEKAKO IZEN EMATEA

10 ikasle baino gehiagoko eskolek edo erakundeek izen-emateak taldeka egin ditzakete. Horretarako, izena emateko formularioa ondorengo helbide honetan eskatu beharko dute: examenes@institutochinogipuzkoa.com. Kasu horretan, ikasleak ez du orrialde honetan bere aldetik izena eman beharko.  Formularioa bete ondoren, eskolek edo entitateek formularioa lehen aipatutako helbide elektronikora igorri beharko dute.

ORDAINTZEKO ERA

-Azterketaren tasak Gipuzkoako Txinatar Institutuaren izenean dagoen Kutxabank-eko  2095 5004 40 1064019945 kontuan ordaindu beharko dira.

-Ikaslearen izena eta egingo duen azterketaren maila adierazi beharko dira. Adibidea: Unai López García, HSK 2. maila.

-Plaza bakarrik bermatuko da azterketaren ordainketa eskatutako datu guztiekin egin bada.

-Erregistratutako bankuko diru-sarrerak ordainagiri gisa balioko du.

AZTERKETA TASAK

Maila Prezioa
HSK 1 35 euro
HSK 2 35 euro
HSK 3 45 euro
HSK 4 45 euro
HSK 5 60 euro
HSK 6 60 euro

-Ikasleak azterketan izena emateko erabili zuen nortasun-agiria (NAN, PASAPORTEA, AIZ) aurkeztu beharko du.  Galdu bazaio edo lapurtu badiote, horren frogagiria eskatuko zaio.

-Bakarkako nortasunik ez duten 16 urtez azpiko ikasleek Familia Liburuaren fotokopia aurkeztu beharko dute.

-Beharrezko materiala: 2B motako bi arkatz (ez dute balio 2HB arkatzek) eta borragoma (azterketan ez zaie eskainiko).

-Onarpen-txartela: Azterketa baino egun batzuk lehenago Bilboko Txinatar Institutuak matrikulatu bakoitzari onarpen-txartela igorriko dio. Txartel hori azterketa-egunean aurkeztu behar dute. Azterketa amaitu ondoren txartel hau gorde behar da, nota ezagutzeko ezinbestekoa delako.

Azterketa hasita ezingo da bertan sartu.

*www.chinesetest.cn/godownload.do helbidean azterketa-eredu batzuk aurkituko dituzu.

HSK 1    
Ariketak Gutxi gorabeherako denbora Puntuak
Entzutezko ulermena – 20 galdera 15 minutu 100
Irakurrizko ulermena – 20 galdera 17 minutu 100
Guztizko denbora (barne hartzen da azterketa-orrian datuak betetzeko ematen den denbora) 40 minutu Guztira 200 puntu (120 puntutik gora gainditua
HSK 2
Ariketak Gutxi gorabeherako denbora Puntos
Entzutezko ulermena – 35 galdera 25 minutu 100
Irakurrizko ulermena – 25 galdera 22 minutu 100
Guztizko denbora (barne hartzen da azterketa-orrian datuak betetzeko ematen den denbora) 55 minutu Guztira 200 puntu (120 puntutik gora gainditua
HSK 3    
Ariketak Gutxi gorabeherako denbora Puntos
Entzutezko ulermena – 40 galdera 35 minutu 100
Irakurrizko ulermena – 30 galdera 30 minutu 100
Idatzizko adierazpena – 10 galdera 15 minutu 100
Guztizko denbora (barne hartzen da azterketa-orrian datuak betetzeko ematen den denbora) 90 minutu Guztira 300 puntu (180 puntutik gora gainditua
HSK 4
Ariketak Gutxi gorabeherako denbora Puntos
Entzutezko ulermena – 45 galdera 30 minutu 100
Irakurrizko ulermena – 40 galdera 40 minutu 100
Idatzizko adierazpena – 15 galdera 25 minutu 100
Guztizko denbora (barne hartzen da azterketa-orrian datuak betetzeko ematen den denbora) 105 minutu Guztira 300 puntu (180 puntutik gora gainditua
HSK 5    
Ariketak Gutxi gorabeherako denbora Puntos
Entzutezko ulermena – 45 galdera 30 minutu 100
Irakurrizko ulermena – 45 galdera 45 minutu 100
Idatzizko adierazpena – 10 galdera 40 minutu 100
Guztizko denbora (barne hartzen da azterketa-orrian datuak betetzeko ematen den denbora) 125 minutu Guztira 300 puntu (180 puntutik gora gainditua
HSK 6
Ariketak Gutxi gorabeherako denbora Puntos
Entzutezko ulermena – 50 galdera 35 minutu 100
Irakurrizko ulermena – 50 galdera 50 minutu 100
Idatzizko adierazpena – 10 galdera 45 minutu 100
Guztizko denbora (barne hartzen da azterketa-orrian datuak betetzeko ematen den denbora) 140 minutu Guztira 300 puntu (180 puntutik gora gainditua

1- Nola egin behar ditut azterketarako izen-ematea eta matrikula?

Web-orri honetan informazio guztia aurkituko duzu. Derrigorrez taula honetako “Izen-emateak” atala kontsultatu behar da. Izen-ematea egin ondoren, Bilboko Txinatar Institutuak izena eman duzula baieztatzeko mezu elektronikoa igorriko dizu.

2- Non aurki ditzaket praktikatzeko on-line azterketa-ereduak?

Azterketaren simulazioa www.chinesetest.cn helbidean kontsulta dezakezu.

3- Nik nahi dudan mailara aurkez naiteke?

Bai, egokia iruditzen zaizun mailara aurkez zaitezke. Ez duzu 1. mailako azterketara aurkeztu beharko, zure maila handiagoa dela uste baduzu.

4- Deialdi berean maila bat baino gehiagotara aurkez naiteke?

Inola ere ezingo dituzu idatzizko bi azterketa egin. Deialdi berean idatzizko azterketa bat eta ahozko beste bat egin ahal izango dituzu.

5- Zer egin nortasun-agiria galtzen badut?

Galdu bazaizu edo lapurtu badizute, horren frogagiria eskatuko zaizu.

6- Matrikula nire akademiaren bidez egiten badut, www.institutochinogipuzkoa.com helbidean ere izena eman behar dut?

Akademiaren bidez matrikulatzen bazara ez duzu zure aldetik izena eman beharrik izango.

7- Zer gertatzen da azterketara berandu heltzen banaiz?

Azterketa hasita ezingo da bertan sartu.

8- Azterketa-egunean joan ezin badut, matrikularen dirua berreskura dezaket?

Ez, azterketa-tasak ez dira itzuliko.

9- Notak noiz argitaratuko dira?

Azterketa egin eta hilabete inguruko epean. Lortutako puntuazioa honako orri honetan ezagutu dezakezu: www.chinesetest.cn.

10- Nola jakin zer nota atera dudan?

Azterketaren egunean eman zitzaizun fitxan azaltzen den kodea www.chinesetest.cn orriko Onarpen Txartela (Admission Ticket) laukitxoan sartu. Datuak fitxan azaltzen diren bezala sartu eta, ondoren, segurtasun-kodea (irteera-laukitxoaren eskuinean agertzen den zenbaki bera) idatzi.

11- Nola eskuratuko dut nire ziurtagiria? Zenbat denbora beharko dut jasotzeko?

Atzerriko Hizkuntza gisa Txinera Irakasteko Bulegoa (HANBAN) arduratuko da azterketaren ziurtagiriak azterketa egin duten guztiei bidaltzeaz. Ziurtagiriak jasotzeko epea hiru hilabete ingurukoa izango da.

12- Ziurtagiriaren kopia bat e-mail bidez igorri daiteke?

Ez, ziurtagiria fisikoa da eta posta ziurtatu bidez entregatuko da.

Baliokidetzen taula:

HSK Hitzen kopurua Nazioarteko estandarra txinera gaitasunerako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua (CEFR)
HSK – 6. Maila 5.000 hitz baino gehiago 5. Maila C 2
HSK – 5. Maila 2.500 C 1
HSK – 4. Maila 1.200 4. Maila B 2
HSK – 3. Maila 600 3. Maila B 1
HSK – 2. Maila 300 2. Maila A 2
HSK – 1. Maila 150 1. Maila A 1