HSKK Azterketa


HSKK (Hànyŭ Shuǐpíng Kǒuyŭ Kǎoshì)  nazioarte-mailan txinerako ahozko azterketa estandarizatua da. HSK azterketaren ahozko bertsioa da eta eguneroko bizitzako egoeratan ama-hizkuntza txinera ez duten hiztunek ahoz komunikatzeko gaitasuna neurtzen du, baita erlazio akademikoak eta profesionalak ere. Hiru maila ditu: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua.

Hurrengo deialdia 2017ko maiatzaren 20an izango da. Izen- emateko data martxoaren 1etik, apirilaren 18 arte

Pertsona batek maila bakar batean eman ahal izango du izena.

BANAKAKO IZEN EMATEA

-Ondorengo izena emateko formularioa bete eta azterketa-tasak ordaindu behar dira. Garrantzitsua: bankuko ordainketan ikaslearen izena eta abizenak, eta zein mailarako aurkezten den adierazi.

-Formularioarekin batera, beharrezkoa da, argazki bat (NAN) bidaltzea.

-Izena emateko formularioa eta ordaindu izanaren frogagiria examenes@institutochinodebilbao.com helbidera igorri behar da. Izen-emateak ez dira kontutan hartuko ordaindu izanaren frogagiriarekin batera igortzen ez badira.

-Izena eman duenak Bilboko Txinatar Institutuko mezu elektroniko bat jasoko du izena eman dela berresteko. Gainera, beste mezu bat jasoko du azterketa egin aurreko egunetan. Bertan, azterketaren ordutegiak eta jarraibideak azalduko zaizkio.

TALDEKAKO IZEN EMATEA

10 ikasle baino gehiagoko eskolek edo erakundeek izen-emateak taldeka egin ditzakete. Horretarako, izena emateko formularioa ondorengo helbide honetan eskatu beharko dute: examenes@institutochinodebilbao.com. Kasu horretan, ikasleak ez du orrialde honetan bere aldetik izena eman beharko.  Formularioa bete ondoren, eskolek edo entitateek formularioa lehen aipatutako helbide elektronikora igorri beharko dute.

ORDAINTZEKO ERA

-Azterketaren tasak Bilboko Txinatar Institutuaren izenean dagoen Kutxabank-eko  2095 5004 40 1064019945 kontuan ordaindu beharko dira.

-Ikaslearen izena eta egingo duen azterketaren maila adierazi beharko dira. Adibidea: Unai López García, HSKK Oinarrizkoa.

-Plaza bakarrik bermatuko da azterketaren ordainketa eskatutako datu guztiekin egin bada.

-Erregistratutako bankuko diru-sarrerak ordainagiri gisa balioko du.

 AZTERKETA TASAK

Maila Prezioa
HSKK Oinarrizkoa 40 euro
HSKK Ertaina 50 euro
HSKK Aurreratua 60 euro

-Ikasleak azterketan izena emateko erabili zuen nortasun-agiria (NAN, PASAPORTEA, AIZ) aurkeztu beharko du.  Galdu bazaio edo lapurtu badiote, horren frogagiria eskatuko zaio.

-Bakarkako nortasunik ez duten 16 urtez azpiko ikasleek Familia Liburuaren fotokopia aurkeztu beharko dute.

-Beharrezko materiala: 2B motako bi arkatz (ez dute balio 2HB arkatzek) eta borragoma (azterketan ez zaie eskainiko).

-Onarpen-txartela: Azterketa baino egun batzuk lehenago Bilboko Txinatar Institutuak matrikulatu bakoitzari onarpen-txartela igorriko dio. Txartel hori azterketa-egunean aurkeztu behar dute. Azterketa amaitu ondoren txartel hau gorde behar da, nota ezagutzeko ezinbestekoa delako.

Azterketa hasita ezingo da bertan sartu.

*www.chinesetest.cn/godownload.do helbidean azterketa-eredu batzuk aurkituko dituzu.

HSKK Oinarrizko maila
Ariketak Gutxi gorabeherako denbora Puntuak
Esaldien errepikapena – 15 galdera 6 minutu
Galderak erantzun – 10 galdera 4 minutu
Bi gairi buruz hitz egin – 2 galdera 3 minutu
Guztizko denbora (barne hartzen dira hirugarren atala prestatzeko 7 minutu) 20 minutu Gehieneko puntuazioa: 100 (Gainditzeko 60 puntutik gora)
HSKK Maila ertaina
Ariketak Gutxi gorabaherako denbora Puntuak
Esaldien errepikapena – 10 galdera 5 minutu
Argazkiak deskribatu – 2 galdera 4 minutu
Bi gairi buruz hitz egin – 2 galdera 4 minutu
Guztizko denbora (barne hartzen dira bigarren eta hirugarren atalak prestatzeko 10 minutu) 23 minutu Gehieneko puntuazioa: 100 (Gainditzeko 60 puntutik gora)
HSKK Maila aurreratua
Ariketak Gutxi gorabeherako denbora Puntuak
Testuak errepikatzea – 3 galdera 8 minutu
Irakurketa – galdera 1 2 minutu
Galderak erantzun – 2 galdera 5 minutu
Guztizko denbora (barne hartzen dira bigarren eta hirugarren atalak prestatzeko 10 minutu) 25 minutu Gehieneko puntuazioa: 100 (Gainditzeko 60 puntutik gora)

1- Nola egin behar ditut azterketarako izen-ematea eta matrikula?

Web-orri honetan informazio guztia aurkituko duzu. Derrigorrez taula honetako “Izen-emateak” atala kontsultatu behar da. Izen-ematea egin ondoren, Bilboko Txinatar Institutuak izena eman duzula baieztatzeko mezu elektronikoa igorriko dizu.

2- Non aurki ditzaket praktikatzeko on-line azterketa-ereduak?

Azterketaren simulazioa www.chinesetest.cn helbidean kontsulta dezakezu.

3- Nik nahi dudan mailara aurkez naiteke?

Bai, egokia iruditzen zaizun mailara aurkez zaitezke. Ez duzu 1. mailako azterketara aurkeztu beharko, zure maila handiagoa dela uste baduzu.

4- Deialdi berean maila bat baino gehiagotara aurkez naiteke?

Inola ere ezingo dituzu idatzizko bi azterketa egin. Deialdi berean idatzizko azterketa bat eta ahozko beste bat egin ahal izango dituzu.

5- Zer egin nortasun-agiria galtzen badut?

Galdu bazaizu edo lapurtu badizute, horren frogagiria eskatuko zaizu.

6- Matrikula nire akademiaren bidez egiten badut, www.institutochinodebilbao.com helbidean ere izena eman behar dut?

Akademiaren bidez matrikulatzen bazara ez duzu zure aldetik izena eman beharrik izango.

7- Zer gertatzen da azterketara berandu heltzen banaiz?

Azterketa hasita ezingo da bertan sartu.

8- Azterketa-egunean joan ezin badut, matrikularen dirua berreskura dezaket?

Ez, azterketa-tasak ez dira itzuliko.

9- Notak noiz argitaratuko dira?

Azterketa egin eta hilabete inguruko epean. Lortutako puntuazioa honako orri honetan ezagutu dezakezu: www.chinesetest.cn.

10- Nola jakin zer nota atera dudan?

Azterketaren egunean eman zitzaizun fitxan azaltzen den kodea www.chinesetest.cn orriko Onarpen Txartela (Admission Ticket) laukitxoan sartu. Datuak fitxan azaltzen diren bezala sartu eta, ondoren, segurtasun-kodea (irteera-laukitxoaren eskuinean agertzen den zenbaki bera) idatzi.

11- Nola eskuratuko dut nire ziurtagiria? Zenbat denbora beharko dut jasotzeko?

Atzerriko Hizkuntza gisa Txinera Irakasteko Bulegoa (HANBAN) arduratuko da azterketaren ziurtagiriak azterketa egin duten guztiei bidaltzeaz. Ziurtagiriak jasotzeko epea hiru hilabete ingurukoa izango da.

12- Ziurtagiriaren kopia bat e-mail bidez igorri daiteke?

Ez, ziurtagiria fisikoa da eta posta ziurtatu bidez entregatuko da.