Beste erakunde batzuen bekak


FUNDACIÓN ICO -BECAS CHINA PROGRAMA

Programa honen helburu da profesional espainiarrei eta Espainian bizi diren atzerritarrei Txinara hurbiltzen laguntzea, bi herrialdeen arteko harreman ekonomikoak bultzatzeko. Programa honetan Txinako unibertsitate ospetsu batean ikasturte akademiko bat egiteko aukera ematen da. Bertan mandarin txinera eta herrialde honetako ekonomiarekin lotutako gaiak ikasiko dituzte. Urtero 25 beka banatzen dira, berdintasun, meritu eta gaitasuneko printzipioetan oinarrituta.

Informazio gehiago

TXINAKO GOBERNUAREN BEKAK

Txinako Herri Errepublikako Hezkuntza Ministerioak 2015-2016 ikasturterako herritar espainiarrei zuzendutako Txinako gobernuaren 15 beka (11 berri eta 4 berritzeko) banatuko ditu, Espainiako gobernuarekin izenpetutako aldebiko hitzarmenaren arabera.

Informazio gehiago

ICEX BEKAK

Espainiako gobernuaren beka hauek nazioarteko merkataritzan prestakuntza sendoa lortzeko aukera eskaintzen dute, baita Merkataritzako Estatu Idazkaritzaren Kanpo Sarearen bulegoetan, nazioartean diharduten enpresa espainiarretan edo nazioarteko erakundetan prestakuntza praktiko espezializatua ere.

Informazio gehiago