Ondarearen Europako Jardunaldiak 2017


Icono de 5 elementos. Foto ganadora.

Icono de 5 elementos. Foto ganadora.

Ondarearen Europako Jardunaldiak zirela eta paisaiak bizirik programarekin lotuta, Gipuzkoako txinatar Institutuak “Gipuzkoaren Paisaietako Bost Elementuak” argazki lehiaketa antolatu zuen. “Txinan Antzinatik, Bost elementuek fenomeno naturalak eta giza jarrera zuzentzen dituzte. Oso herri zaharrak, mendeetan zehar isolatuta egon direnak, txinatarra eta gurea bezala, naturan onarritutako jakituria hori partekatzen dute. Bost elementuen berraurkitze bidaia proposatzen dizuegu gure paisaian eta kulturan sinbolo diren irudien bitartez”.

  • Metala (金): Harrikorra eta forma eman diezaiokegu. Udazkena.Txuria. Mendebaldea
  • Zura (木): Konbinatu eta tentetzen da.Udaberria. Berdea. Ekialdea
  • Ura (水): infiltratu eta jaisten da. Udazkena.Beltza.Iparra
  • Sua (火): kontsumitu eta igotzen da.Uda.Gorria.Egoa
  • Lurra (土): Hazia jaso eta fruituak ematen ditu. Horia. Erdigunea

Urriaren 21-ean Institutuan, parte hartu zutenen argazki guztien erakusketa egin eta irabazleak  saria jaso zuen: Bi pertsonentzako afari bat Donostiako Saigon jatetxean. Umeentzako berriz, yinkana bat antolatu zen Gipuzkoa plazan.

Irabazleak Saigón jatetxean sariaz gozatuz.

Cena en Cafe Saigon de la ganadora y acompañante

Yincana-ko irabazleak.

7. Lo hemos conseguido 10. Con mucho estilo

Donostian Herensugearen Desfilea Urteberri Txinatarra ospatuz


Txinatar Urte Berria 2016 Donostian


año_nuevo_chino_2016

Gipuzkoako Txinatar Institutuak Txinatar Urte Berria ospatzeko zenbait jarduera antolatu zituen otsailaren 12an. Tximinoaren urteari ongietorria emateko jarduerak Aquarium-en izan ziren eta bertan txinatar musika tradizionala entzuteko aukera egon zen, baina Institutuko ikasleek Realeko himnoa txineraz abestu zuten ere, bi kulturen arteko elkartrukaketa emanez. Gonbidatuen artean Donostiako alkatea, Eneko Goia, eta Realeko jokalariak Carlos Martínez eta Héctor Hérnandez egon ziren. Ekitaldian parte hartu zutenentzat Kug Fu, kaligrafia eta txinatar itzalen tailerrak eskaini ziren.

Horrela kontatu zuten hedabideek! Argazki galeria ikusi

 

Txinako enpresa protokoloari buruzko hitzaldia


 

Gipuzkoako Txinatar Institutua, Nazaret Zentroak gonbidatuta, Txinako enpresa protokoloari buruzko hitzaldia eskaini zuen. Ia bi ordutan zehar zer egin eta zer ez enpresari txinatar baten aurrean aztertu genuen; aholkuak, arrakasta-kasuak…

Oso eskertuta gaude ikasleek kultura txinatarrari buruz erakutsi zuten interesagatik eta zentroko arduradunek egin ziguten harreragatik.