Txinatar enpanadilla tailerra Euskal Gastronomi Kofradian


Joan den urtarrilaren 27an Donostiako Euskal gastronomi kofradian, Txinatarraren 2017 Urteberria ospatu genuen Su-Oilarraren urteari ongietorria emanez. Bertan gure ikasleek primeran pasatu zuten txinatar enpanadillak eginez, baita guk ere gero dastatzen!gastro

Helduentzat eta umeentzat, txinatar pinturaren tailerrak


Gipuzkoako Txinatar Institutuak helduentat eta umeentzat tailerrak proposatzen ditu.

Ekintza honek aintzinako txinatar kulturaren teknika artistikoen ezagutza eskeintzen du, modu erraz eta dibertigarrian,.

Paisaien pinturen arte paregabea ezagutuko duzue, naturaren esentzia harmoniaz antzematea helburu duen arte-arloa.  Paisaia bat irudikatzeko prozesu tradizionala tinta beltzez, arroz-paperean naturaren osagaiak trazatzea da: lehenengoz, lerro batzuk; gero, zuhaitzak; ondoren, ura, horrela paisaia osatu arte. pintura china

 

 

 

Tailerrak Kubo-kutxa Aretoan


SALA_KUBO2

LANKIDETZA KUBO-KUTXA ARETOAREKIN

Kubo-kutxa Aretoak eta Gipuzkoako Txinatar Institutuak lankidetza hitzarmena egin zuen Gao Xingjian-en Pizkunderako deia erakusketa zela-eta.

TAILER IREKIAK

Erakusketak iraun zuen bitartean, bisitariek txinatar pinturaren teknikak esperimentatzeko aukera izan zuten, Gipuzkoako Txinatar Institutuko irakasle batek gidatuta. Bideo honetan adibide batzuk ikus datitezke: