Gipuzkoako Institutu Txinatarrentzat bikaintasun ziurtagiria


Profesores con diploma

Joan den ekainaren 4-ean Gipuzkoako Institutu Txinatarra Madrilen egindako Txinako Goiko Heziketako Erakusketara joan zen. Espainiako txinatar hezkuntza-agintari nagusien asistentziarekin, eta Andrea Zhang Li(Hanban Espainiako agintari handiena) txit gorenaren eskutik, Bikaintasun Saria jaso zuen. Bertan Espainiako Txinako Enbaxadaren ordezkariak, 16 unibertsitate txinatar ospetsuenak, Estatuaren heziketa-ordezkariak eta guraso ugari bildu ziren.

Erakusketa honek, txinatar hizkuntzaren irakaskuntza hedatzea eta Txinan bere unibertsitateko ikasketak zabaldu nahi dituzten ikasleei laguntzea ditu helburuak, eta Gipuzkoako txinatar Institutuak bi arlo hoietan hartzen du parte bere ikasleen etorkizun profesinalerako interes handiagatik.