Profesionalentzako eta enpresentzako ikastaroak


Txina munduko ekonomian edukitzen ari den papera dela eta, asko dira Asiako erraldoiarekin harreman arrakastatsuak eta iraunkorrak izan nahi dituztenak. Bertako hizkuntza menderatzea, eta herrialde horretako kultura eta protokoloa ezagutzea oso garrantzitsua da merkatu txinatarrean sartu eta hango enpresa eta erakundeekin harreman emankorrak eduki nahi dituzten guztientzat. Gipuzkoako Txinatar Institutuan Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Txinaren arteko zubiak eraikitzen ditugu, eta merkatu garrantzitsu honetara begira dauden partikularrak eta enpresak prestatzen ditugu.

chico_saltando
estrechando_manos

Gure metodoa 

Gipuzkoako Txinatar Institutuan gure sistema propioa garatu dugu, gure ikasteko modua kontuan hartuta txinera bezalako hain hizkuntza diferentea ikasteko. Metodo honen bitartez garrantzi berezia ematen zaie entzutezko ulermenari eta ahozko adierazpenari. Alderdi hauek gramatikako ikasketekin uztartzen dira. Harreman pertsonalen eta profesionalen protokoloak ere oso leku garrantzitsua du gure irakaskuntza-sisteman. Bertako irakasleak profesional kualifikatuak dira, mandarin txineraren irakaskuntzan espezializatuak. Guztiak oso ondo prestatutako lizentziatuak dira.

Neurrira egindako ikastaroak

Merkatu txinatarrean nola sartu, Txinarekin nola lan egin. Merkatu txinatarrean sartzeko arauak ezagutu, lan-merkatuan integratzeko gaitasunak garatuz. Taldearen ezaugarrien eta bere helburuen arabera, ikastaro hauek ordutegi eta metodologia erabat bereiziak dituzte.

Ikasleentzako erosoagoak izateko eta euren ordutegira hobeto egokitzeko asmoz, bezeroaren instalazioetan edo Donostiako erdialdean dugun Institutuan eskaintzen ditugu txinerako ikastaroak. Eskaera egiten duen enpresaren beharretara egokitzen gara, ikastaro-maila eta -modalitate diferenteak eskainiz, baina beti talde txiki eta homogeneoak osatuz: txinera estandarreko ikastaroa, txinera komertzialeko eta protokoloko ikastaroa, eta elkarrizketa-ikastaroa.

Tarifa egokituak

Enpresaren kokalekuaren, ikastaroan parte hartzen duten langileen eta erabakitako eskola-orduen (astean 2, 3 edo 4 ordu) arabera osatzen ditugu aurrekontuak. Enpresak hala eskatuz gero, doako txostenak egingo dira. Bertan, ikasle bakoitzak hizkuntzarekiko izan duen eboluzioa eta ulermena adieraziko dira.

Eskatu informazioa konpromisorik gabe