Txinatar udalekuak


 IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK MAIATZAREN 10ERA ARTE 

Udalekuetako tokia: Lesaka

Datak: 2016ko ekainaren 19tik uztailaren 2ra arte

Deskargatu informazio guztia

Deskargatu izena emateko formularioa 

Gipuzkoako Txinatar Institutuak Lesaka 2016 udalekuak aurkeztu nahi dizkizu. Udaleku horiek 10 eta 14 urte bitarteko gazteei daude zuzenduta eta ekainaren 19a eta uztailaren 2a bitartean izango dira. Aukeratutako tokia Lesaka da, Nafarroa Iparraldeko herri txiki polita, Donostia, Biarritz eta Iruña artean kokatua.

Parte hartzaileek Matxinbeltzenea aterpetxe turistikoan hartuko dute ostatu, herriaren bihotz-bihotzean. Etxea 1633. urtean eraiki zen eta 1991.ean guztiz zaharberritu zuten; hainbat egongela ditu, jatetxe zerbitzua eta gazteentzako logelak.

Gure helburua zera da, txinera-ikasle gazte guztiei aukera ematea txinatar hizkuntza eta kultura ikasi, sakondu eta barneratzeko. Hori dena, horretarako bereziki diseinatutako ikastaroen bidez eta oporraldi jolasgarri, dibertigarri eta dinamiko baten barruan.

Izena eman nahi dut