Txinera haur eta gazteentzat


Mandarin txinera ez da etorkizuneko hizkuntza bakarrik, baita gaur egungoa ere. Egunetik egunera gero eta guraso gehiagok erakusten dute euren seme-alaben helduaroan arlo profesionalean oso garrantzitsua izango den hizkuntza honekiko interesa. Txineraz hitz egiteak nazioarteko lan-merkatuan diferentzia markatuko du eta haurrek orain errazago eta modu atseginagoan ikasteko aukera dute. Gipuzkoako Txinatar Institutuan 6 urtetik goragoko haurrentzako eskolak ematen ditugu. Hazkuntzaren etapa bakoitzean haurraren edo nerabearen adina eta ikasteko modua kontuan hartuz diseinatutako astean bi orduko ikastaroak dira. Ikasleek hizkuntza oso modu naturalean eta giro ludiko eta interaktibo batean ikasten dute. YCT eta HSK titulu ofizialak eskuratzeko ere prestatzen ditugu. Titulu hauen azterketak Txinatar Institutuak Bilbon antolatzen ditu. Maila eta adin diferenteko haur eta gazteentzako ikastaroak eskaintzen ditugu ordutegi hauekin:

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
17:30-19:30 17:30-19:30 17:30-19:30 17:30-19:30 18:00-20:00
 18:00-20:00

Informazio gehiago nahi baduzu edo ordutegi hauek zure beharretara egokitzen ez badira, jar zaitez gurekin harremanetan.

Eskatu informazioa konpromisorik gabe