Nortzuk gara


Gipuzkoako Txinatar Institutuan txinera eta kultura txinatarra irakasten eta hedatzen ditugu bakarrik. Txinaren eta gure lurraldearen arteko zubi gisa dihardugu, eta helburu argi bat dugu: mandarin txineraren ikasketa eta Asiako herrialdeak eta bere potentzial ekonomikoak eskaintzen dituzten aukerei arrakastaz aurre egiteko prestakuntza onena eskaintzea.

Gure institutuan hizkuntza geuk garatu dugun sistema baten bitartez ikasi ahal izango duzu: metodo osatu eta eraginkorra, bereziki gure ikasteko modura egokitua

Sistema honen bitartez txinera hitz egiteaz gain gramatikaren eta idazkeraren ezagutzan aurrerapausoak ematen dituzu. Bereziki fonetika eta ahoskera lantzen ditugu, eta hasieratik hizkuntzaren egiturazko oinarriak finkatzen ditugu. Gainera, hizkuntza ikasteaz gain bertako kultura eta protokoloa ezagutzen ditugu.

Gure eskolak, beti, talde bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen dira. Taldeak txikiak eta homogeneoak dira. Oso gustukoa dugu ikasleek aurrera nola egiten duten ikustea! Horretarako, gure eskolak parte-hartzaileak izan daitezen eta ikasketa-giro batean burutu daitezen saiatzen gara, baina modu atsegin eta lasaian. Eta, jakina, irakasle onenak ditugu, mandarin txineraren irakaskuntzan profesional adituak, prestakuntza azpimarragarri eta ibilbide luzerarekin. Horrek, eskolak goi-mailakoak izan daitezen bermatzen du.

Institutua Euskal Autonomia Erkidegoan mandarin txinera azterketak egiten zituen lehen ikastegi ofizial bihurtu zen 2013an. Aitorpen honi esker, Txinak ematen duen mandarin txineraren titulazio ofizial bakarra eskuratzeko azterketak antola ditzakegu, Pekingo Atzerriko Hizkuntza gisa txinera irakasteko bulegoaren (Hanban) bitartez.

Kultura txinatarra gure lurraldean hedatzeko garaian ere erreferente gara. Hain interesgarria eta askorentzako oraindik ezezaguna den kultura hau ezagutzera emateko jarduera ugari antolatzen ditugu. Gauzatzen ditugun jardueren artean daude gure institutuan edo beste leku batzuetan burutzen ditugun kaligrafia edo pintura txinatarreko lantegiak –erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean–, edo festa txinatarren tradizioen edo ospakizunen erakusketak.

quienes_somos
dragon_quienes_somos

Zein da gure logoaren esanahia? 智慧 zhì huì (jakituria)

Beti gurekin dauden bi karaktereek “jakituria” esan nahi dute eta oso ondo laburtzen dute guretzako eta gure ikasleentzako nahi duguna. Ezagutzarako bidea zabalik dago guztiontzat, baita zuretzat ere! Horregatik Lao-Tséren esaera zahar hau gogoratzea gustatzen zaigu:

“千里之行始于足下”

(老子

“Mila miliako bidaia lehen pausoarekin hasten da”

(Lao Tsé)

Pausoa gurekin ematera oraindik animatu ez bazara, gogoratu datu hau: Institutuko 10 ikasleetatik 9k azterketa ofizialak gainditzen dituzte.

Zain gaituzu!