Donostia txinera azterketa ofizialen egoitza lehen aldiz


Gipuzkoako Txinatar Institutuak Kursaalean antolatu zituen Gipuzkoako hiriburuan lehenengo aldiz ospatu diren proba horiek

Donostia txinera azterketa ofizialen egoitza bilakatu zen 2016an, Azterketa-zentro ofiziala den Gipuzkoako Txinatar Institutuak azterketak Kursalean antolatu eta gero.  Antolatuko probak HSK (Hànyǔ Shuǐpíng Kǎoshì) deitzen dira. Nazioarte-mailan txinerako azterketa estandarizatuak dira.

Gipuzkoar txinera ikasleek orain arte Gipuzkoatik kanpo ateratzea behartuta zeuden azterketa horiek egiteko, Bilbo zen hiri gertuena.

Azterketa ofizialak Txinera Atzerritar Hizkuntza Hezkuntzarako Bulegoak (HANBAN) kalifikatzen ditu. Azterketa horiek aukera ematen dute txinera maila egiaztatzen dituzten titulu ofizialak eskuratzeko. Horiek ezinbestekoak dira Txinako Fakultateetan sartzeko eta oso baliagarriak bai hemen zein Asiako herrialde horretan lan egiteko. Txinera jakitea eskatzen duten instituzio, erakunde eta enpresa guztiek erreferentzia bezala hartzen dituzte titulazio horiek.

Txinatar Urte Berria 2016 Donostian


año_nuevo_chino_2016

Gipuzkoako Txinatar Institutuak Txinatar Urte Berria ospatzeko zenbait jarduera antolatu zituen otsailaren 12an. Tximinoaren urteari ongietorria emateko jarduerak Aquarium-en izan ziren eta bertan txinatar musika tradizionala entzuteko aukera egon zen, baina Institutuko ikasleek Realeko himnoa txineraz abestu zuten ere, bi kulturen arteko elkartrukaketa emanez. Gonbidatuen artean Donostiako alkatea, Eneko Goia, eta Realeko jokalariak Carlos Martínez eta Héctor Hérnandez egon ziren. Ekitaldian parte hartu zutenentzat Kug Fu, kaligrafia eta txinatar itzalen tailerrak eskaini ziren.

Horrela kontatu zuten hedabideek! Argazki galeria ikusi

 

2016ko Donostiako Txinatar Urte Berria hedabideetan


ICG_2016-correo

Gipuzkoako Txinatar Institutuak Txinatar Urte Berria ospatzeko zenbait jarduera antolatu zituen otsailaren 12an. Tximinoaren urteari ongietorria emateko jarduerak Aquarium-en izan ziren eta bertan txinatar musika tradizionala entzuteko aukera egon zen, baina Institutuko ikasleek Realeko himnoa txineraz abestu zuten ere, bi kulturen arteko elkartrukaketa emanez. Gonbidatuen artean Donostiako alkatea, Eneko Goia, eta Realeko jokalariak Carlos Martínez eta Héctor Hérnandez egon ziren. Ekitaldian parte hartu zutenentzat Kug Fu, kaligrafia eta txinatar itzalen tailerrak eskaini ziren.

Hedabideen estaldura

www.diariovasco.com (2016/02/11): Donostia se suma a la celebración del año del “mono de fuego”

www.realsociedad.com (2016/02/13): La Real celebra la entrada en el Año Nuevo Chino.

Euskadi Irratia (2016/02/08)

Onda Vasca (2016/02/08)

Onda Cero (2016/02/12)

Aquarium