Azterketak


Hurrengo azterketen datak:

YCT: 2018ko maiatzaren 12a YCT azterketarako izen-ematea

HSKK: 2018ko maiatzaren 19a HSKK azterketarako izen-ematea

HSK: 2018ko ekainaren 10a HSK azterketarako izen-ematea

Gipuzkoako Txinatar Institutua, Gipuzkoan lehen azterketa ofizial zentroa bilakatu da. Azterketa ofizialak antolatu zituen maiatzak 28an, lehen aldiz, Donostiako Kursaalean,

Hizkutz honen Ikasleei, YCT, HSK, HSKK eta BCT azterketa ofizialak prestatzeko eta egiteko aukera eskeintzen die,  Gipuzkoako hiriburuan bertan. Beraz , ez dira beste lurraldeetara mugitu behar orain arte gertatzen zen bezala. Gertuena Bilbo,  non txinerako probak 2013tik ospatzen dira Bilboko Txinatar Institutuen eskutik.

Azterketa ofizialak Txinera Atzerritar Hizkuntza Hezkuntzarako Bulegoak (HANBAN) kalifikatzen ditu. Azterketa horiek aukera ematen dute txinera maila egiaztatzen dituzten titulu ofizialak eskuratzeko. Horiek ezinbestekoak dira Txinako Fakultateetan sartzeko eta oso baliagarriak bai hemen zein Asiako herrialde horretan lan egiteko. Txinera jakitea eskatzen duten instituzio, erakunde eta enpresa guztiek erreferentzia bezala hartzen dituzte titulazio horiek.

YCT 15 urte baino gutxiago duten haur eta gaztetxoei zuzendua dago; HSK titulua eskuratzeko, berriz, nahikoa maila duten haur zein helduak aurkez daitezke. Ahozko txineraren maila frogatzeko HSKK izeneko beste titulazio bat dago. Azkenik, BCT txinera profesional azterketa da eta enpresa-munduan dabiltzan atzerriko hiztunek txineraren inguruan duten maila ebaluatzeko antolatu da.