Confucio Institutuaren bekak bi motatakoak dira: Txinera Txinan ikasteko bekak eta Udako kanpamenduko bekak.
UDAKO KANPAMENDUKO BEKAK
2018ko uda kanpamenturako bekei buruzko informazioa eduki bezain laister argitaratuko dugu .
2017ko udako kanpamendua
2017an, gure 8 ikaslek beka lortu zuten, Txinako Chengdu-ko eta Shanghaiko hirietan uda-kanpamentuez gozatzeko.
Guztiak poz-pozik eta esperientzia errepikatzeko nahian etorri ziren.
2016ko udako kanpamendua
Iaz Beijing-en eta Harbin-en izan ziren. Aurten Chengdun izan dira. 2015ean eta 2016an YCT, HSK edo BCT txinerako azterketa ofizialetara aurkeztu diren, eta 14 eta 22 urte bitartean dituzten ikasleei zuzenduta egon dira. Kanpamenduaren barne hartzen dira txinerako prestakuntza-ikastaroak, eta kultura-jarduerak eta -bisitak. Aurten uztailaren 11etik 21ra egin dira.
Institutuko zazpi ikaslek beka hauen bitartez Txinara bidaiatzeko aukera izan dute. Horietako bat Paul izan da eta bideo hau prestatu du bizitako abenturak erakusteko:
TXINAN TXINERA IKASTEKO BEKAK
Beka-aukera desberdinak dituzu txinera Txinan ikasteko:
– Hizkuntza eta kultura txinatarrak ikasteko urte akademiko baterako beka
– Hizkuntza eta kultura txinatarrak ikasteko sei hilabeteko beka
– Txinako hizkuntza eta kultura ikasteko lau asteko beka
– Txinera Atzerritarrei Irakasteko Masterra ikasteko beka
Erregistratzeko web orria, aukera ditzakezun unibertsitateekin: http://cis.chinese.cn/account/login