Ikastaroak


Gipuzkoako Txinatar Institutuan ikastaro-aukera zabala prestatu dugu, Txinarekiko interesa duten eta bertako hizkuntza, kultura eta protokoloa ikasi nahi dituzten guztiei prestakuntza egokiena eskaintzeko asmoz. Gure ikastaroetan hizkuntzaren ikaskuntza globala egitea, edo azterketak prestatzea edo elkarrizketa bezalako alderdi zehatzagoak lantzea eskaintzen dira. Haur, gazte zein helduentzako antolatuta daude.

Eskolak irakasle guztiak prestatuta dauden irakaskuntza-sistema propio baten bitartez eskaintzen dira. Sistema honekin txinera hitz egiteaz gain hizkuntzaren oinarrizko alderdi guztiak eraginkortasunez ikasiko dituzu: gramatika, idazkera, hiztegia… Gainera, hizkuntzaren ikasketa eta kultura txinatarraren oinarrizko ezagutza aldi berean eskaintzen dira. Ikastaro bakoitza ikasitakoa frogatzera bideratuta dago, azterketa-zentro ofiziala bezela Institutu honek Bilbon antolatzen dituen frogen bitartez titulazio ofiziala eskuratuz.

Txinera helduentzat


Mandarin txinera ezagutzeak lan-merkatu gero eta lehiakorragoan diferentzia markatzen du.

Irakurri gehiago

Txinera haur eta gazteentzat


Zure seme-alabek txinera ikasiko dute oso modu naturalean eta giro ludiko eta interaktibo batean.

Irakurri gehiago

Txinera ikastetxeetan


Bilboko Txinatar Institutuak ikastetxeetan eskolak ematen ditu.

Irakurri gehiago

Profesionalak eta enpresak


Hizkuntza, kultura eta protokoloa mendera itzazu txinatar merkatuan harrakasta izateko.

Irakurri gehiago

Azterketen prestakuntza


Gure ikastaroek azterketa behar bezala prestatzen eta segurtasun osoz aurre egiten lagunduko dizute.

Irakurri gehiago

Elkarrizketa-ikastaroak


Zure txinera naturalagoa izan dadin nahi duzu? Ikastaro honekin txineran komunikatzeko gaitasuna sustatuko duzu.

Irakurri gehiago

Udako ikastaro trinkoak


Hizkuntza azkarrago ikasteko prestatutako ikastaroak dira, txinera ahalik eta azkarren ikasteko alegia.

Irakurri gehiago

Udako ikastaroak Txinan


Udan hizkuntza eta bertako kultura ikasi eta hobetu Txinan!

Irakurri gehiago

Nire lehen aldia Txinan


Ikastaro honetan Txinan mugitzeko funtsezko gauzak ikasiko dituzu, hala nola, agurrak, garraio publikoan bidaiatzea…

Irakurri gehiago

Eskolak ikasteko giro atseginean ematen dira, modu interaktiboan eta oso modu ludikoan haurren kasuan. Gure irakasleak mandarin txineraren irakaskuntzan adituak dira eta era guztietako multimedia, ikus-entzunezko eta idatzizko materiala erabiltzen dute eskolak ematen dituztenean. Ikastaroak talde bakoitzaren –beti txikia eta homogeneoa– profilera egokitzen dira.

Eskatu informazioa konpromisorik gabe!