Txinera helduentzat


Mandarin txinera ezagutzeak lan-merkatu gero eta lehiakorragoan diferentzia markatzen du eta, gainera, oso garrantzitsua da munduko merkatu handienean arrakasta lortzeko. Zalantzarik gabe, Txina aukerak eskaintzen dituen herrialdea da, baina prestakuntza egokia eduki behar da. Gipuzkoako Txinatar Institutuan maila guztietarako ikastaroak eskaintzen ditugu, talde txiki eta homogeneotan, eta azterketa-zentro ofiziala garenez,  HSK eta HSKK txineraren azterketa ofizialetarako prestatzen dugu.

OINARRIZKO MAILA - HSK1 eta HSK2 mailak

Maila honetako ikastaroak hizkuntza ezer edo oso gutxi ezagutzen duten ikasleei zuzenduak daude. Astean 2, 3 edo 4 eskola-ordu eskaintzen dira, helburuen arabera. Hasieratik garrantzi berezia ematen diegu tonuei eta ahoskerari. Horrela, maila gainditzean ikasleek txineraren fonetikaren tonuak menderatuko dituzte eta eguneroko egoerekin lotutako elkarrizketa errazak praktikatzeko gai izango dira.  Txinako kulturaren oinarrizko ezagutzak ere eskuratuko dituzte.

 Astelehena  Asteartea Asteazkena
18:30-20:30  15:30-17:30 17:30-19:30
 18:30-20:30

Gure ordutegiak ondo ez badatozkizu, jar zaitez gurekin harremanetan.

MAILA ERTAINA - HSK3 eta HSK4 mailak

Maila honetako ikastaroak jada txineraren oinarri ona duten, pinyin-en laguntzarik gabe karaktereak identifikatu eta menderatzen dituzten eta eguneroko bizitzako elkarrizketak edukitzeko gai diren ikasleei zuzenduta daude. Maila honetan esamolde berriak eta egitura zailagoak ikasiko dituzte, ahoskera hobetuko dute, eta hiztegi eta karaktere berriak ikasiko dituzte. Maila hau gainditu ondoren, ikasleak gai izango dira edozein egoeratan arazorik gabe jarduteko. Astean 2, 3 edo 4 eskola-ordu eskaintzen dira, helburuen arabera.

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
18:30-20:30 18:30-20:30 18:30-20:30 18:30-20:30  16:00-18:00

Gure ordutegiak ondo ez badatozkizu, jar zaitez gurekin harremanetan.

MAILA AURRERATUA- HSK5 eta HSK6 mailak

Jada txinerako 1.000 hitz baino gehiago ezagutzen dituzten eta HSK 4-ren maila baliokidera heldu diren ikasleentzat. Maila honekin hizkuntzari behin betiko bultzada eman eta mandarin txinera erabat menderatu ahal izango dute. Oraindik bada bidea egiteko, hurrengo titulazioa –HSK 5– eskuratzeko txinerako 2.500 hitz ezagutu behar direlako. Azken mailan –HSK 6–, berriz, 5.000 hitz.

Osteguna
 18:30-20:30

Gure ordutegiak ondo ez badatozkizu, jar zaitez gurekin harremanetan.

BCT (Business Chinese Test)

Negozioetan eta lan inguruan txinera, bai ahozko bai idatzita, bikaintasunez erabili behar duten maila ertainarekiko helduentzat

Asteazkena
18:30-20:30

Gure ordutegiak ondo ez badatozkizu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Eskatu informazioa konpromisorik gabe!