Gipuzkoako Txinatar Institutuak Txinatar Urte Berria ospatzeko zenbait jarduera antolatu zituen otsailaren 12an. Tximinoaren urteari ongietorria emateko jarduerak Aquarium-en izan ziren eta bertan txinatar musika tradizionala entzuteko aukera egon zen, baina Institutuko ikasleek Realeko himnoa txineraz abestu zuten ere, bi kulturen arteko elkartrukaketa emanez. Gonbidatuen artean Donostiako alkatea, Eneko Goia, eta Realeko jokalariak Carlos Martínez eta Héctor Hérnandez egon ziren. Ekitaldian parte hartu zutenentzat Kug Fu, kaligrafia eta txinatar itzalen tailerrak eskaini ziren.
2016ko Donostiako Txinatar Urte Berria hedabideetan

Hedabideen estaldura
www.diariovasco.com (2016/02/11): Donostia se suma a la celebración del año del “mono de fuego”
www.realsociedad.com (2016/02/13): La Real celebra la entrada en el Año Nuevo Chino.
Euskadi Irratia (2016/02/08)
Onda Vasca (2016/02/08)
Onda Cero (2016/02/12)
Tailerrak Kubo-kutxa Aretoan
LANKIDETZA KUBO-KUTXA ARETOAREKIN
Kubo-kutxa Aretoak eta Gipuzkoako Txinatar Institutuak lankidetza hitzarmena egin zuen Gao Xingjian-en Pizkunderako deia erakusketa zela-eta.
TAILER IREKIAK
Erakusketak iraun zuen bitartean, bisitariek txinatar pinturaren teknikak esperimentatzeko aukera izan zuten, Gipuzkoako Txinatar Institutuko irakasle batek gidatuta. Bideo honetan adibide batzuk ikus datitezke:
2015eko Urte Berri Txinatarra hedabideetan
Institutuak esne-mamitan ospatu zuen Ahuntzaren Urtearen hasiera hainbat jarduera antolatuz Donostiako Aquarium-ean; hala nola, kaligrafia txinatarreko doako tailerrak, dragoiaren desfilea, Tai Chi eta “ekialdeko zaporea” zuten mokaduak dastatuz. Gonbidatuen artean Errealeko jokalairak izan ziren.
Hedabideen estaldura
www.diariovasco.com (2015/2/19): “Gipuzkoa recibe el Año de la Cabra”
www.diariovasco.com (2015/2/17): “Caligrafía, pintura y Tai Chi para celebrar el año nuevo chino”