Gipuzkoako Txinatar Institutuak Kursaalean antolatu zituen Gipuzkoako hiriburuan lehenengo aldiz ospatu diren proba horiek
Donostia txinera azterketa ofizialen egoitza bilakatu zen 2016an, Azterketa-zentro ofiziala den Gipuzkoako Txinatar Institutuak azterketak Kursalean antolatu eta gero. Antolatuko probak HSK (Hànyǔ Shuǐpíng Kǎoshì) deitzen dira. Nazioarte-mailan txinerako azterketa estandarizatuak dira.
Gipuzkoar txinera ikasleek orain arte Gipuzkoatik kanpo ateratzea behartuta zeuden azterketa horiek egiteko, Bilbo zen hiri gertuena.
Azterketa ofizialak Txinera Atzerritar Hizkuntza Hezkuntzarako Bulegoak (HANBAN) kalifikatzen ditu. Azterketa horiek aukera ematen dute txinera maila egiaztatzen dituzten titulu ofizialak eskuratzeko. Horiek ezinbestekoak dira Txinako Fakultateetan sartzeko eta oso baliagarriak bai hemen zein Asiako herrialde horretan lan egiteko. Txinera jakitea eskatzen duten instituzio, erakunde eta enpresa guztiek erreferentzia bezala hartzen dituzte titulazio horiek.