Mintzapraktika taldea txineraz Donostian


Gipuzkoako Txinatar Institutuak Donostiako lehenengo 口语角 – Mitzapraktika taldea txineraz martxan jarri du. Txinera praktikatzeko aukera bikaina da modu dibertigarri batean eta DOAN! Mintzapraktika taldea Institutuko ikasle zein ikasle ez direnentzat irekita dago, ezinbesteko baldintza bakarra 16 urtetik gora eta txineraz hitz egiteko gogoa izatea da.

Helburua txinera ikasgeletatik ateratzea eta giro lasai eta jator batean praktikatzea da, adibidez taberna edo kafetegi batean zerbait hartzen dugun bitarten. Ikusi hemen proposatzen ditugun ordutegi eta tokiak eta izena eman azpiko argibideak jarraituz:

1. PROPOSAMENA
Tokia: Koh Tao taberna-kafetegia (Bengoetxea 2)
Eguna: Ostirala
Ordua: 16:30-17:30

 

Taldeak osatu ahal izateko, mesedez baieztatu zure parte-hartzea eta azaldu iezaguzu zure txinera maila zein den (oinarrizkoa, ertaina edo aurreratua) aste bakoitzeko asteazkena baino lehen posta elektroniko bat bidaliz info@institutochinodegipuzkoa.com helbide elektronikora. Asteazkenean zurekin harremanetan jarriko gara jakinarazteko zure mailako talderik osatu den ala ez.

Gure ustez, hizkuntza maila oso garrantzitsua da mintzapraktika honetarako, parte-hartzaile batek oso maila arreratua baldin badauka eta beste batek oinarrizkoa ez baita hartu-eman emankorrik gertatuko, eta hori da hain zuzen ere jarduera honen helburua.

Bai mintzapraktikan parte hartzeko eskaerak zein taldeen osaketa astero egingo da. Beraz, interesaturik zauden aste bakoitzean izena eman beharko duzu argibide horiek jarraituz.

Zain izango gaituzu!

Izena eman nahi dut!