Txinatar Urte Berria 2016 Donostian


año_nuevo_chino_2016

Gipuzkoako Txinatar Institutuak Txinatar Urte Berria ospatzeko zenbait jarduera antolatu zituen otsailaren 12an. Tximinoaren urteari ongietorria emateko jarduerak Aquarium-en izan ziren eta bertan txinatar musika tradizionala entzuteko aukera egon zen, baina Institutuko ikasleek Realeko himnoa txineraz abestu zuten ere, bi kulturen arteko elkartrukaketa emanez. Gonbidatuen artean Donostiako alkatea, Eneko Goia, eta Realeko jokalariak Carlos Martínez eta Héctor Hérnandez egon ziren. Ekitaldian parte hartu zutenentzat Kug Fu, kaligrafia eta txinatar itzalen tailerrak eskaini ziren.

Horrela kontatu zuten hedabideek! Argazki galeria ikusi

 

2016ko Donostiako Txinatar Urte Berria hedabideetan


ICG_2016-correo

Gipuzkoako Txinatar Institutuak Txinatar Urte Berria ospatzeko zenbait jarduera antolatu zituen otsailaren 12an. Tximinoaren urteari ongietorria emateko jarduerak Aquarium-en izan ziren eta bertan txinatar musika tradizionala entzuteko aukera egon zen, baina Institutuko ikasleek Realeko himnoa txineraz abestu zuten ere, bi kulturen arteko elkartrukaketa emanez. Gonbidatuen artean Donostiako alkatea, Eneko Goia, eta Realeko jokalariak Carlos Martínez eta Héctor Hérnandez egon ziren. Ekitaldian parte hartu zutenentzat Kug Fu, kaligrafia eta txinatar itzalen tailerrak eskaini ziren.

Hedabideen estaldura

www.diariovasco.com (2016/02/11): Donostia se suma a la celebración del año del “mono de fuego”

www.realsociedad.com (2016/02/13): La Real celebra la entrada en el Año Nuevo Chino.

Euskadi Irratia (2016/02/08)

Onda Vasca (2016/02/08)

Onda Cero (2016/02/12)

Aquarium

Txinako enpresa protokoloari buruzko hitzaldia


 

Gipuzkoako Txinatar Institutua, Nazaret Zentroak gonbidatuta, Txinako enpresa protokoloari buruzko hitzaldia eskaini zuen. Ia bi ordutan zehar zer egin eta zer ez enpresari txinatar baten aurrean aztertu genuen; aholkuak, arrakasta-kasuak…

Oso eskertuta gaude ikasleek kultura txinatarrari buruz erakutsi zuten interesagatik eta zentroko arduradunek egin ziguten harreragatik.

Tailerrak Kubo-kutxa Aretoan


SALA_KUBO2

LANKIDETZA KUBO-KUTXA ARETOAREKIN

Kubo-kutxa Aretoak eta Gipuzkoako Txinatar Institutuak lankidetza hitzarmena egin zuen Gao Xingjian-en Pizkunderako deia erakusketa zela-eta.

TAILER IREKIAK

Erakusketak iraun zuen bitartean, bisitariek txinatar pinturaren teknikak esperimentatzeko aukera izan zuten, Gipuzkoako Txinatar Institutuko irakasle batek gidatuta. Bideo honetan adibide batzuk ikus datitezke: