Hurrengo azterketa-deialdiei buruzko informazioa.
Azterketak
Gipuzkoako Txinatar Institutua txineraren lehen zentro ofiziala da Gipuzkoan, eta txineraren lehen azterketa ofizialak antolatu zituen Donostian 2016ko maiatzaren 28an, Kursaalen.
Hizkuntza honetako ikasleei YCT, HSK, HSKK eta BCT txinera proba ofizialak prestatzeko eta aurkezteko aukera eskaintzen die Gipuzkoako hiriburuan, orain arte bezala beste hiri batzuetara joan beharrik izan gabe.
Azterketa ofizialak Txinera Atzerritar Hizkuntza Hezkuntzarako Bulegoak (HANBAN) kalifikatzen ditu. Azterketa horiek aukera ematen dute txinera maila egiaztatzen dituzten titulu ofizialak eskuratzeko. Horiek ezinbestekoak dira Txinako Fakultateetan sartzeko eta oso baliagarriak bai hemen zein Asiako herrialde horretan lan egiteko. Txinera jakitea eskatzen duten instituzio, erakunde eta enpresa guztiek erreferentzia bezala hartzen dituzte titulazio horiek.
YCT 16 urte baino gutxiago duten haur eta gaztetxoei zuzendua dago; HSK titulua eskuratzeko, berriz, nahikoa maila duten haur zein helduak aurkez daitezke. Ahozko txineraren maila frogatzeko HSKK izeneko beste titulazio bat dago. Azkenik, BCT txinera profesional azterketa da eta enpresa-munduan dabiltzan atzerriko hiztunek txineraren inguruan duten maila ebaluatzeko antolatu da.
HSK (Hànyŭ Shuǐpíng Kǎoshì) edo Txineraren Azterketa Estandarra txinera estandarizatuaren azterketa da.
HSKK (Hànyŭ Shuǐpíng Kǒuyŭ Kǎoshì) txinera mailako ahozko azterketa estandarizatua da nazioartean.
HSKK (Hànyŭ Shuǐpíng Kǒuyŭ Kǎoshì) txinera mailako ahozko azterketa estandarizatua da nazioartean.
BCT azterketa (Business Chinese Test) proba estandarizatu bat da, izangaiaren komunikazio-gaitasuna ebaluatzen duena.