Txina munduko ekonomian edukitzen ari den papera dela eta, asko dira Asiako erraldoiarekin harreman arrakastatsuak eta iraunkorrak izan nahi dituztenak. Bertako hizkuntza menderatzea, eta herrialde horretako kultura eta protokoloa ezagutzea oso garrantzitsua da merkatu txinatarrean sartu eta hango enpresa eta erakundeekin harreman emankorrak eduki nahi dituzten guztientzat. Gipuzkoako Txinatar Institutuan Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Txinaren arteko zubiak eraikitzen ditugu, eta merkatu garrantzitsu honetara begira dauden partikularrak eta enpresak prestatzen ditugu.

Gure metodoa

Gipuzkoako Txinatar Institutuan gure sistema propioa garatu dugu, gure ikasteko modua kontuan hartuta txinera bezalako hain hizkuntza diferentea ikasteko. Metodo honen bitartez garrantzi berezia ematen zaie entzutezko ulermenari eta ahozko adierazpenari. Alderdi hauek gramatikako ikasketekin uztartzen dira. Harreman pertsonalen eta profesionalen protokoloak ere oso leku garrantzitsua du gure irakaskuntza-sisteman. Bertako irakasleak profesional kualifikatuak dira, mandarin txineraren irakaskuntzan espezializatuak. Guztiak oso ondo prestatutako lizentziatuak dira.

Neurrira egindako ikastaroak

Nola sartu Txinako merkatuan, nola lan egin Txinarekin eta txinatarrekin. Ordutegi eta metodologia erabat desberdinak dituzten ikastaroak dira, taldearen ezaugarrien eta helburuen arabera.
Txinera ikastaroak eskaintzen ditugu enpresentzat bezeroaren instalazioetan, ikasleentzako ordutegi-erosotasun eta -malgutasun handiagoa lortzeko, edo gure institutuan bertan, Donostiako zentroan. Enpresa eskatzailearen beharretara egokitzen gara, eta maila eta ikastaro-modalitate desberdinak jartzen ditugu haren zerbitzura, betiere talde txiki eta homogeneoetan.

    • Txinera estandarreko ikastaroa: txinatar hizkuntza eta kultura ikastea (presentziala eta/edo skype bidezkoa).
    • Elkarrizketa-ikastaroa: Lan-ingurune batean komunikazio-gaitasuna garatzea (aurrez aurrekoa eta/edo skype bidezkoa).
    • Enpresa Protokoloari buruzko ikastaroa: Txinako erakunde eta enpresekiko enpresen arteko harremanetan (presentziala eta/edo skype bidezkoa) gizarte-portaerari buruzko oinarrizko arauak ezagutzea.
    • BCT. Enpresa-txinera ikastaroa (protokoloa barne): Lan-ingurunean eskola teoriko eta praktikoak (presentziala eta/edo skype bidezkoa) dituzten negozio eta ekintzetan ahozko zein idatzizko komunikazio-gaitasun bikaina lortzeko.
    • Ostalaritzarako eta Turismorako Protokolo Ikastaroa: Prestakuntza egokia ematen dugu ostalaritza- eta turismo-sektoreko profesionalek Txinako publikoarekiko duten gaitasuna eta trebetasunak hobetzeko, guztiz beharrezkoa baita beste publiko batzuekiko desberdintasun handiak direla-eta. Eskola teorikoak eta praktikoak: denak aurrez aurrekoak. Turismo-protokoloko ikastaroen aurkezpen-bideoa.