Mandarin txinera ez da etorkizuneko hizkuntza bakarrik, baita gaur egungoa ere. Egunetik egunera gero eta guraso gehiagok erakusten dute euren seme-alaben helduaroan arlo profesionalean oso garrantzitsua izango den hizkuntza honekiko interesa. Txineraz hitz egiteak nazioarteko lan-merkatuan diferentzia markatuko du eta haurrek orain errazago eta modu atseginagoan ikasteko aukera dute. Gipuzkoako Txinatar Institutuan 6 urtetik goragoko haurrentzako eskolak ematen ditugu. Hazkuntzaren etapa bakoitzean haurraren edo nerabearen adina eta ikasteko modua kontuan hartuz diseinatutako astean bi orduko ikastaroak dira. Ikasleek hizkuntza oso modu naturalean eta giro ludiko eta interaktibo batean ikasten dute. Azterketa-zentro ofiziala garenez, YCT eta HSK titulu ofizialak eskuratzeko ere prestatzen ditugu.
Kontsultatu beharreko ordutegiak.