Azterketak


Gipuzkoako Txinatar Institutua, Gipuzkoan lehen azterketa ofizial zentroa bilakatu da. Azterketa ofizialak antolatu zituen maiatzak 28an, lehen aldiz, Donostiako Kursaalean,

Hizkutz honen Ikasleei, YCT, HSK, HSKK eta BCT azterketa ofizialak prestatzeko eta egiteko aukera eskeintzen du,  Gipuzkoako hiriburuan. Beraz froga horiek egiteko ez dira beste lurraldeetara mugitu behar orain arte gertatzen zen moduan.

Orain arte, Gipuzkoar txinoko ikasleek, Gipuzkoatik kanpo ateratzea behartuta zeuden azterketa horiek egin eta beraien txineraren ezagutza-maila egiaztatzen duen ziurtagiria eskura ahal izateko. Azterketa horiek eskaintzen dituzten hirien artean gertuena Bilbo zen, non txinerako probak 2013tik ospatzen dira.

Azterketa ofizialak Txinera Atzerritar Hizkuntza Hezkuntzarako Bulegoak (HANBAN) kalifikatzen ditu. Azterketa horiek aukera ematen dute txinera maila egiaztatzen dituzten titulu ofizialak eskuratzeko. Horiek ezinbestekoak dira Txinako Fakultateetan sartzeko eta oso baliagarriak bai hemen zein Asiako herrialde horretan lan egiteko. Txinera jakitea eskatzen duten instituzio, erakunde eta enpresa guztiek erreferentzia bezala hartzen dituzte titulazio horiek.

YCT 15 urte baino gutxiago duten haur eta gaztetxoei zuzendua dago; HSK titulua eskuratzeko, berriz, nahikoa maila duten haur zein helduak aurkez daitezke. Ahozko txineraren maila frogatzeko HSKK izeneko beste titulazio bat dago. Azkenik, BCT txinera profesional azterketa da eta enpresa-munduan dabiltzan atzerriko hiztunek txineraren inguruan duten maila ebaluatzeko antolatu da.

Hurrengoak ondorengo egunetan ospatuko dira:

YCT: 2017/05/13 (Donostia)

HSK: 2017/06/ 24 (Donostia)

HSKK: 2017/05/20 (Bilbo)

BCT: 2017/06/11 (Bilbo)  [/su_heading]

foto_YCT
luminoso_HSK-HSKK

YCT AZTERKETA

YCT (Youth Chinese Test) edo Nerabeei zuzendutako Txinera Azterketa nazioartean estandarizatua dago, eta mandarin txinera ama hizkuntza ez duten lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen txineraren ezagutza ebaluatzeko balio du. Azterketaren bidez txinera eguneroko bizitzan eta bizitza akademikoan erabiltzeko ikasleak duen gaitasuna neurtzen da.

Irakurri gehiago…

HSK AZTERKETA

HSK (Hànyŭ Shuǐpíng Kǎoshì) edo Txinerako Azterketa Estandarra nazioarte-mailan txinerako azterketa estandarizatua da, eta txinera ama-hizkuntza ez duten hiztunei zuzendua dago. Edonor matrikula daiteke eta Txinatar Institutuak –azterketa-zentro ofiziala– antolatutako azterketak egin ditzake.

Irakurri gehiago…

HSKK AZTERKETA

HSKK (Hànyŭ Shuǐpíng Kǒuyŭ Kǎoshì)  nazioarte-mailan txinerako ahozko azterketa estandarizatua da. Hiru maila ditu: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua.

Irakurri gehiago…

BCT AZTERKETA

BCT (Business Chinese Test) azterketa da negozioetan eta hauekin lotutako ekitaldi sozialetan txinera erabiltzean izangaiak duen komunikatzeko gaitasuna ebaluatzen duen proba estandarizatua. Azterketa honek alderdi praktikoa eta komunikatzeko gaitasuna azpimarratzen ditu.

Irakurri gehiago…